Mintzola Fundazioak zuzendaria behar du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 11a, 14:47

Villabonan kokatua dagoen Mintzola Fundazioak zuzendaria kontratatzeko hautapen prozesua abiatu du. Mintzola Fundazioa 2008an sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, eta helburuak, alde batetik, euskararen ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea, eta bestetik, gizarteak ahozko komunikazioaren esparruan dituen premiei erantzun egokia ematea ditu. Deialdirako baldintzak:

Zuzendari eskatuko zaio:
Proiektuak eta ekimenak kudeatzeko gaitasuna izatea.
Negoziaketarako gaitasuna izatea.
Eragile ekonomiko, kultural, politiko eta sozialekin harremanetan izateko gaitasuna izatea.
Diziplina askotako taldeak koordinatzeko gaitasuna izatea.
Ekintzarako joera nabarmena izatea.


Nahitaezko baldintzak dira:
Unibertsitate mailako tituluaren jabe izatea.
Euskaraz eta gazteleraz maila jasoa izatea, bai ahoz bai idatziz.


Baloratuko dira:
Kudeaketa esparruko ikasketak eta esperientzia.
Harremanetarako gaitasuna, jendaurrerako dohain eta esperientzia, talde lanerako egokitasuna eta ekimena.
Ahozkotasunaren esparruko jakintza (ikasketak, argitalpenak...) eta esperientzia.
Ikerketa alorreko jakintza eta esperientzia.
Dokumentazio tekniken alorreko ikasketak eta esperientzia.
Nazioarteko harremanetarako bi hizkuntzatan maila instrumentalean moldatzea, bereziki frantsesez eta ingelesez.


Eskaintzen da:
Iraupen mugagabeko lan kontratua.
Urteko lansari negoziagarria, hautagaiaren balioen eta esperientziaren arabera.
Hautapen prozesuan partaide izateko, Curriculum Vitae (CV) bidali behar dute hautagaiek, 2009ko otsailaren 23 baino lehenago, baloratuko diren esparruen azalpen zehatza eginez, mintzolafundazioa@gmail.com helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!