Hernaniko udalaren babes zibil arlotik adierazi dutenez, uholdek edo bestelako larrialdiak izanez gero, lehenengo premietako bat izaten da, etxetik atera beharrean direnei beste aterpe bat bilatzea, larrialdi egoera pasa arte. Arazo horri aurre egiteko Hernaniko udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herrian bertako eta inguruko herriatako hainbat hotel eta ostaturekin. Horien artean aurkitzen dira Urnietako, Villa de Urnieta eta Guria ostatuak.