Lapurreta saiakera Txolarre irratian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 9a, 19:51

Atzo gauean, 23.30ak aldera, Anoetako Edurka pabiloilan lapurreta saiakera izan zen berriro. Oraingo honetan, Txolarre Irratiaren atariko atea txikitu eta musika taldeek duten lokal batean sartzen saiatu ziren. Txolarrekoek adierazi dutenez, "Zorionez, ez dute ezer eraman. Edurka Pabiloilan egoitza dugun Txolarre Irratiak, Anoetako Gaztetxeak eta musika taldeek lokalek, beste behin ere salatu nahi dugu aski dela etengabeko eraso hauekin. Pakean utz gaitzatela lanean!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!