Bart pertsona bat hil da trenak harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 9a, 14:57

Atzo gaueko 22:00ak aldera pertsona bat harrapatu zuen trenak Urnietako Lategi auzoan. Dirudienez bakarrik zihoan eta istripuaren une berean hil zen konboiak aurrean eramanda. Lehenengo albisteen arabera adineko pertsona bat da. Ertzaintza istripua ikertzen ari da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!