Korrika badator

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 18:24

Martxoaren 26tik apirilaren 5era, euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen 16. Korrika antolatzeko batzordeetan parte hartzeko deia egin du Aek-k.

-Zizurkilgo Korrika Batzordea: datorren otsailaren 10ean iluntzeko 20:00etan Zizurkilgo Atxulondo Kultur etxean.

-Amasa-Villabonako Korrika Batzordea: datorren otsailaren 11n iluntzeko 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan.

-Andoaingo korrika batzordea: datorren otsailaren 12an iluntzeko 19:00etan Urigaineko bilera gelan.
 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!