Inauteriak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 13:51

Udaleko kultura lansailak jakinarazi duenez, aurtengo inauterietako desfilean parte hartu nahi izan ezkero Bastero kulturguneko bulegoetatik igaro behar dela otsailaren 9tik 12ra bitarte, goizez nahiz arratsaldez. Informazio osoa eskura dago 943 30 35 40 telefono zenbakira deituta. Oharrean jakinarazi dutenez, “dirulaguntza jasotzeko konpartsa gutxienez hamabost pertsonek osatuko dute”. Bide batez, otsailaren 16an (astelehenarekin) konpartsen desfilea antolatzeko bilera egingo dela iragarri dute. Arratsaldeko 19:00tan izango da Urigain kultur etxeko areto nagusian.

Inauterietako egitaraua 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!