Endika Huizi–Aitor Gaztañaga 16
Añorga 6
Alebinak. Partida erosoa jokatu zuten etxekoek, Gaztañaga Gipuzkoako pilotarik hoberenetakoa da eta beraien jokoa erakutsiz, erraz nagusitu ziren.
Mikel Arruti–Xabi Tolosa 18
Hernani 10
Infantilak. Gaztelekukoak Gipuzkoako bikoterik onenetakoa osatzen dute eta agerian geratu zen hori.
Aritz Eskudero–Jon Jauregi 17
Usurbil 22
Kadeteak. Partida gogorra izan zen, usurbildarrak azken tantoetan hobeto aritu zirenez, haientzat izan zen garaipena.
Daniel Ariztimuño–Julen Ulanga 22
Altsasu 17
Doneztebeko txapelketako finalerdiak ziren, eta andoaindarrak Gipuzkoako txapeldun direnez bere maila erakutsi zuten. Izugarrizko denboraldia egiten ari dira, ea Nafarroako txapelketa
batean txapela lortuta borobiltzen duten lana.
Eneko Aizpurua–Unai Etxeberria 22
Tolosa 9
JUBENILAK. Unaiek atzeko koadroetan sendotasuna erakutsi zuen eta Enekok aurrean tantoa bukatzeko erraztasunak izan zituen.
Axier Irastorza 18–14 Burlata
4 t’erdikoa. Axier urduri hasi zen. Amaieran, ordea, saketik tanto asko eginda partida bereganatzea lortu zuen.
Unai Ugarte–Aitor Ulanga 22
Tolosa 18
Nagusiak: Ondo hasi ziren, batez ere Aitorren sendotasunari esker, baina Unaiek eskuan min hartu zuen eta partida galtzear egon ziren.