Areto futbola, kronika eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:23

EUSKALDUNA 4–2 PORTUGALETE
Golak: Iker "Palomas" Ramirez, Arkaitz "Baxurr" Urdapilleta, Oskar "Latigo" Lasa (2).
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B.Bigarren itzuliko 2.partida zen. Buenos Aires-eko Bonbonera bailitzan, jende ugari inguratu zen partida ikustera denak urdiñen alde. Giro horrekin andoaindarrak altxa zituen momentu txarretan eta afizioari eskaini zioten partida. Andoaindarrek horrelakoetan sufritzeko gaitasunarekin sailkapeneko zulo horretatik ateratzeko maila badutela erakutsi dute. Partida ederki hasi zen etxekoentzat, Ramirezek izugarrizko gola sartu baitzuen indarrez bigarren zutoinetik sartuta. Poztasunak ordea ez zuen asko iraun hurrengo bi jokaldietan Portugaletekoek markagailuari buelta eman ziotelako. Lehen zatiaren amaieran andoaindarrak kantxa osoan presioa egiten hasi ziren eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik sartzea lortzen.
Bigarren zatian talde bakarra izan genuen, kantxan, hura Euskalduna izan zen. Aukerak bai bainan golik ez, hiru baloi zutoinera ere bidali zituzten. Halako batean heldu zen partidako jokaldia: etxekoen atezainak bere atetik izugarrizko jaurtiketa atera eta kanpotarren atezainak ezin izan zuen ezer egin jaurtiketa gelditzeko.
Behin berdinketa lortu ondoren, hurrengo jokaldian Jon San Josek baloia moztu eta beti erne dagoen Lasak pasea jaso eta markagailuan 3-2koa ezarri zuen. Lau minutu falta ziren Portugaletekoek atezain jokalari teknika erabili zuten berdinketa lortzeko. Ordea, Alvaro "Angloma" Gilek baloia moztu eta izugarrizko odol hotzarekin Lasak bere partidako bigarren gola sartu zuen honela azken emaitza 4-2 ezarriz. Hiru puntu garrantzitsu andoaindarrentzat, bide onetik doaz. Animo mutilak!!
Laskorain–Euskalduna Areto Nac.B
Larunbata, 07. 18:00, Tolosa.

EUSKALDUNA 4–0 zarautz
Golak: Iker Abadia, Imanol Chorro, Ander Barragán eta Julen Torregaray.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Serio demonio jokatu zuten denek. Euskaldunak, hala ere, garaipena modu erosoan eskuratu zuen garaipena. Euskaldunak liderrak dituen puntu kopuru berdina dauka orain.
Izotz–Euskalduna Areto 3M. Oñati.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!