Ganbara saski taldea, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:22

Denboraldi honetan abian jarri zen saskiko gazteen taldea. Jokoan eta lehian ikasi ahala, garaipenak iritsiko direla erakutsi zuten lehengoan. Zorionak!

GANBARA 55–37 MUTRIKU
KADETEAK. Andoaingo gazteen denboraldiko lehen garaipena. Jokalari guztiak adin beretsuakoak ziren eta hori etxekoen alde izan zen. Taldea izaten ari den hobekuntza ikusteko oso baliagarria izan zen. Taldeko jokoan eta banakako saskiratzean zer hobetua badute.

GANBARA 41–63 ERROTAUNDI
SENIORRAK. Erakustaldi kaskarra eskaini zuten bi taldeek. Kanpoko saskiratzeetan egon zen garaipenaren giltza. Aurkariak hiruko bederatzi saskiratu zituen! Partida amaitzeko bederatzi minutu falta zirela, zortzi puntuko aldearekin galtzen ari zen etxeko taldea. Azken emaitza ez da oso esanguratsua.
HURRENGO PARTIDAK
ERROIBIDE IRUN–GANBARA
Otsailak 7, lar. 19:00. Seniorrak
ZARAUTZ–GANBARA
Otsailak 7, lar. 16:00. Kadeteak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!