Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:21

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Ernio SenM    23–30    Elgoibar
Leizaran SenN    33–18    Pulpo
Zarautz B    11–16    Leizaran JubN
Irungo Gaztiak    15–17    Leizaran JubM
Zarautz B    30–28    Leizaran InfM
Leizaran A InfN    12–20    Zarautz E
Zarautz B    17–10    Leizaran B InfN

ASTEBURUKO PARTIDAK
Ordizia–Leizaran Ernio SenM
Ordizia. Ig, 08. 11:30.
Leizaran SenN–Ereintza
Allurralde, Lar, 07. 19:15
Leizaran JubN–Amaña
Allurralde, Ig, 08. 11:30
Leizaran JubM–Urola
Allurralde, Ig, 08. 10:00
Leizaran KadM–Irurena Oet
Allurralde, Lar, 07. 17:30
Leizaran KadN–Pulpo B
Allurralde, Lar, 07. 16:00
Leizaran B InfN–Aloña Mendi B
Allurralde, Lar, 07. 11:30

Leizaran 33–18 Pulpo
SENIOR NESKAK. Partida erraza jokatu zuten larunbat arratsaldean Andoaingo senior neskek. Hasieratik nagusitu ziren golen alde handia atereaz. Hala eta guztiz ere, bigarren zatia lasaiago hasi zuten eta zumaiarren gol batzuk jaso zituzten. Azkenean, golen alde nabarmenarekin eskuratu zituzten bi puntuak andoaindarrek.

Leizaran 23–30 Elgoibar
SENIOR MUTILAK. Markagailuak zazpi goletako aldea erakusten badu ere, Leizarangoek partida zail jarri zioten liderrari. Lehen zatia parekatua izan zen, momentu askoanetxekoak aurretik izan zirelarik. Atsedenaldira 16nako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia ere paretsu hasi zen, berdinketa nagusi izan zen hamargarren minutu arte, baina, hortik aurrera kanpokoek aurrea hartu eta etxekoek ezin izan zioten partidaren erritmo biziari eutsi.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!