Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:21

EUSKALDUNA 0–1 real union
ERREGIONALA. Taldeko historian izan den jokalaririk onenetakoaren omenez minutuko isilunea gorde zen partidaren hasieran.  Angel Agirrezabal Zelarain “Txili” izan zen denen oroimenean. Galdu behar ez zuen partida, eta hori gutxi balitz txartel gorriarekin hainbat jokalari galdu zituen hurrengo jardunaldirako. Teknikoki eta taktikoki ondo aritu zen etxeko taldea.
Partidaren azken minutuetan, Euskalduna bi jokalari gutxiagorekin aritu zen. Eta 95. minutuan jokaldi narratsean modu eztabaidagarrian aurkariak gola sartu zuen hiru puntuak eskuratuz.
Golaren falta premia du etxeko taldeak, dagoen tokitik ateratzeko beharrezkoa da gola Lesioak eta zigorrak egonagatik, dagoen tokitik irteten asmatuko du.

ORDIZIA 3–0 EUSKALDUNA
Ohorezko jubenila. Ezin deus egin. Zigorrak eta lesioak gogor zanpatzen ari dira urdiñak. Lehen zatian sartu ziren gol guztiak, hortik aurrera ezer gutxi.

EUSKALDUNA A 3–2 URNIETA
Golak: Joanes Iturrarte, Álvaro Toledo eta Isaac Fernández.
KADETEAK. Urnietako taldeak neurria hartu dio eta jokalari bat gutxiagorekin ere estu hartu zuten aurkaria. Txapelketaren bigarren fasean partidarik galdu gabe jarraitzen du.

INTXAURRONDO 9–0 EUSKALDUNA B
KADETEAK.

LAZKAO 0–2 EUSKALDUNA
Golak: Imanol IgarategI, Mikel Ezeiza.
INFANTILAK. Denboraldiko partidarik onena. Erakustaldi ederra: baloiaren jabetza, desmarkeak, ekimena eta teknika gozoa. Horiexek garaipenaren osagaiak.

EUSKALDUNA 4–1 S.TOMAS
Golak: Ander Unzalu, Cristian García, Jon Urdangarin eta Iñaki Manrique.
INFANTILAK F-11. Irudi ederra eskaini zuten. Lizeokoak aurreratu ziren, urdiñak erdi lo irten zirelako. Eskerrak esnatu ziren, abantaila polita lortzeraino gainera.

EUSKALDUNA 3–2 ALOÑA MENDI
KADETEAK F8 NESKAK. Sailkapenean hirugarren postuari eusten diote.

HERNANI 1–3 EUSKALDUNA
INFANTILAK F8 NESKAK.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK
Hondarribi–Euskalduna Pref
Igandea, 08.16:15, Hondarrabi.
Euskalduna Jub–Zumaiako
Larunbata, 07. 16:30, Allurralde.
Urki–Euskalduna Kad 1A
Larunbata, 07. 15:30, Eibar.
Euskalduna Kad 1B–Inter
Larunbata, 07. 12:30, Allurralde.
Oiartzun–Euskalduna InfM
Larunbata, 07. 11:00, Oiartzun.
Udarregi–Euskalduna InfF11
Larunbata, 07. 10:30, Usurbil.
Amara Berri–Euskalduna KadF8N
Igandea, 08. 13:30, Martutene.
Euskalduna Ale.Tek–Antiguoko
Igandea, 08. 11:30, Allurralde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!