Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:20

PAGOLA, TXAPELDUNORDE
Aurreikuspenak hausterik ez zuen izan errendimendu maila handia erakutsi zuen Jon Pagola urnietarrak, Iruran jokatutako Gipuzkoako trinketa txapelketako finalean. Hasieran Pagola aurreratu zen markagailuan, baina Villabonako Behar Zana elkarteko Esnaola nagusitu zen gero, aldez aurretik egin izan dituen jokaldiak hobetuz gainera. 15-30, beasaindarraren alde. Norgehiagoka berehala amaituko zela zirudien, baina urnietarrak tinko eutsi zion erronkari eta tanto batzuk egin ahal izan zituen. Azken emaitza, 26-40. Txapelketa bikaina.
Banakako finalaren biharamunean hasi zen binakakoa eta irabazita itzuli zen etxera, Izadi Grajal hernaniarrarekin batera. Bidegoianeko Aurrera Saiazen aurka jokatu zuten: 40-26.
Gipuzkoa mailan burutu duen txapelketa tarteko, 22 urte azpiko Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu saioetan parte hartzera deitu dute Pagola.

GIPUZKOAKO TXAPELKETARA
Mikel Imaz eta Jon Ezenarro, infantil mailako pilotariak Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Binakako modalitatean lehiatuko dira.

INHAR OIARTZABAL-GORKA OIARBIDE. ALEBINAK. Andoaingo ikastolan jokaldi bikaina burutu zuten pilotari urnietarrek. Helburu nagusia, ikasten eta jokatzeko modua hobetzen joatea da.

INFANTILAK
Urnieta 1 taldeko Mikel Imaz eta Jon Ezenarro Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko sailkatu dira. Sergio Odriozolak, Camilo Ruizek, Odei Ibargoienek, Jon Ander Iguaranek eta Manex Otegik eskualdeetakoan parte hartuko dute.

URNIETA1 22–2 ALDE ZAHARRA2
JULEN LOITEGI-AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Ez zuten aurkaririk izan urnietarrek. Aurrelariaren sakea nahikoa izan zen, pilota urrutiratu eta donostiarrak aurre egin ezinik uzteko.

EIBAR 6–22 URNIETA2
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Maila handiagoa zutela erakutsi zuten urnietarrek. Daturik baikorrena, Garini eskuin eskua sendatu zaiola.

URNIETA3 22–20 HONDARRIBIA2
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Lan astuna izan zuten, aurkariak segurtasun gehiagorekin jokatu zuen, baina indar gutxiagoz. Halere, garaipena etxerako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!