Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:19

EUSKALDUNA 3–2 URNIETA
Golak: Eñaut, Alain.

KADETEAK. Derby parekatuan arbitroaren erabakiek zerikusi zuzena izan zuten azken emaitzan. Lehen zatiko hogeigarren minuturako urnietar bat kanporatu zuen bi falta jarraian egiteagatik, eta andoaindarrek lehen zatian egindako gol bakarra jokoz kanpo zegoela sartutakoa izan zen. Hala ere, bigarren zati borrokatuan bina gol egin eta berdinketa ere gertu izan zuten. Andoaindarrak arbitroari denbora eskatuz larri ibili ziren bukaera aldera.

URNIETA 1–2 TEXAS
Golak: Ander Paco.

JUBENILAK. Etxekoak bere lekua aurkitu ezinik ibili ziren lehen zati osoan. Hasieratik nagusi izan zen zelai erdian Lasarteko taldea, eta atsedenaldirako gol bat egina zuten. Bigarren zatian, eta aldaketa batzuen ondorioz, gogo handiagoa jarri zuten gorritxoek, eta amaitzeko hamar minutu falta zirela berdintzea lortu bazuten ere, azken orduko kontraeraso batean berriro aurreratu ziren bisitariak.

Asteburuko partidak
URNIETA ERREGIONALA–Beti Ona
Urnieta. Larunbata 7. 16:15
Baskonia–URNIETA NESKAK  
Martutene. Igandea 8. 18:30
Amaroz–URNIETA JUBENILAK
Usabal. Larunbata 7. 15:30
URNIETA KADETEAK–Eibartarra
Urnieta. Larunbata 7. 11:30
URNIETA INFANTILAK–Mariño
Urnieta. Larunbata 7. 11:45
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!