Bildutako elikagai guztia Saharako bidean da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 12:16

Hurria-Sahara elkarteak 16 tona janari bidali ditu egunotan Saharara. Eskoletan, janari dendetan eta kalean elikagaiak eta dirua bildu ostean, amaitutzat eman dute horrela Sahararen aldeko neguko kanpaina. Oso pozik agertu dira elkarteko kideak, iaz baino zertxobait gehiago jaso delako, nahiz eta krisi garaian bizi. Aurrerantzean elkartearen ahaleginak bertso saioa eta udako haurren harrera antolatzera bideratuko dira.
Urnietan, bestalde, 1.300 kilo elikagai bildu da aurtengo kanpainan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!