Etxebizitza larrialdi egoeran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 6a, 10:48

Udalak aditzera eman duenez, gaur genero indarkeriaren biktimak diren emakumeei eta gizarte larrialdietarako egoerei zuzendutako udal etxebizitzen inaugurazioa egingo da.
Inaugurazioa 12:30etan izango da, Udalerriko Alkatearen eta Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi-Ahaldunaren eskutik. Etxebizitzen erabiltzaile izango diren segurtasuna  eta konfidentzialtasuna bermatzeko, ez da aditzera emango etxebizitza hauen kokapena eta helbidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!