Jon Lizarribar aske geratu ondoren bart iritsi zen Urnietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 4a, 15:08

Jon Lizarribar urnietarrak atzo bete zuen Estatu frantsesean ezarri zioten zigorra eta kanporatua izan ondoren aske geratu zen atzo bertan, La Jonquerako mugan. Gaueko 22:00etan iritsi zen Urnietako San Juan plazara. Bertan, jende mordoa zuen zain, eta lehenengo harrera beroa egin zioten. Naiz eta urtarrilaren hamairutik gose greban izan den, osasun egoera onean etxeratu da. Otsailaren 15erako harrera prestatzen ari dira.

2004ko urriaren 19an atxilotu zuen Lizarribar Polizia frantsesak eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETArekin lotura izatea egotzita. Kanporaketaren aurka hogeita hiru egun egin ditu gose-greban.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!