La Junquerako mugan dago Jon Lizarribar urnietarra, frantziar poliziaren esku. Gaur bete du frantziar estatuan jarri zioten zigorra. Toulongo espetxean egon da orain arte. Azken 23 egunetan gose greban, gaur kanporatua izan eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azken asteotan ohartarazi duenez, espainiar poliziaren esku geratu eta espetxeratu zein torturatua izateko arriskuan baitago.
Aste hasieran Lizarribarren abokatu, senide eta lagunek eskaini zuten prentsaurrekoan gerta daitekeenaren inguruko kezka plazaratu zuten.