Zumeatarra elkartearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 18:14

Eric Caballero, Jon Ortega, Rosa Luena, Mikel Unanue, Joxean Alberdi, Joseba Collantes, Javier Gallo, Pablo Rodriguez, Hassan Aitchaou, Gonzalo Sukunza, Jon Lanz, Imanol Arruti eta Jon Iturralde Zumeatarra-ko korrikalariek LIV. Donostia-ko Nazioarteko Kros-ean parte hartu zuten.

Eguraldia ez zuten lagun izan eta zelaian izugarrizko lokatza zegoen, benetan txarra zen bertako panorama, hala ere animatuta zeuden eta gogotsu irten ziren, ikusi daitekeen bezala batzuek beraien fruituak ere eman zituzten, Rosa Luena Helduen mailan bigarren geratu zen eta Hassan Aitchaou hirugarren gipuzkoarra eta euskalduna izan zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!