Ganbara saski taldea, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 18:13

OIARSO 70–72 ganbara
SENIORRAK. Sailkapeneko azken bien arteko partida, luzapenean erabaki zena. Eskerrak oraingoan andoaindarren alde izan zen! Seniorrak partidara sei jokalarirekin agertu ziren. Hogei minutu falta zirela jokalari batek bost faltak dagoeneko eginak zituen. Eta hori gutxi balitz bestea lesionatu egin zen. Harmailetan lesioa dela eta ikusle moduan zegoen taldekide bati deitu zitzaion jokatzera jaisteko. Eta azken berrogei segunduak Ganbarak kantxan soilik lau jokalari zituela jokatu zuen.  Azken bi jokaldietan hankamotz defendatu behar izan zuten, baina Andoaingoek ez zuten hutsik egin une garrantzitsu horietan.

HURRENGO PARTIDAK
GANBARA–ERROTAUNDI
Otsailak 1, igandea. 10:00. Seniorrak
GANBARA–MUTRIKU
Urtarrilak 31, lar. 12:00. Kadeteak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!