Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 18:13

URNIETA 22-10 GAZTELEKU
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Udaberri Txapelketako estreinako partidan, faboritoa zen talde aurkariaren aurrean modu argian nagusitu ziren Pagola eta Garmendia. Etxean bertan jokatu zuten norgehiagokan urnietarrek pilota gutxitan galdu zuten, baina lurra bustia egoteak ezohiko boteak eragin eta buruhauste dezente sortu zizkion Garmendiari. Aurkarien desesperaziorako Jon bizi agertu zen. Urnietarrak ohorezko postuetan sailkatuko diren esperantza handia dago.

SUKIA-ARRATIBEL    18
ARTETXE-MIKEL GARMENDIA    11
SENIORRAK. Aurkari indartsuak zituzten aurrez aurre igande goizean Garmendiak Lasarte-Oriako Artetxerekin batera Donezteben izandako neurketan. Egoki jokatu zuten. Mikelen sakeak giltzarriak izan ziren, baina aurkari aurrelariak ezker paretara jaurtitako erremateek ez zuten erantzunik izaten.

“ZIKLOIA”REN ONDORIOAK
Pasa den asteburuko ekaitzak urtarrilaren 24rako iragarrita zeuden alebin, infantil eta kadete mailako norgehiagokak bertan behera geratu ziren. Baita halaber, Gipuzkoako senior mailako trinketa txapelketako finala ere.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 3-Hernani 2
Urnieta. Ost,30. 18:00
Trinketa eskuz banaka
Seniorrak (finala): Jon Pagola-Esnaola
Irura. Ost,30. 20:00
Larruzko paleta, Seniorrak
Urnieta-Oiangu 1
Urnieta. Lar,31. 11:30
Eskuz binaka, Infantilak
Azkoitiko 1-Urnieta 1
Hernani 1-Urnieta 2
Zumaia-Urnieta 3
Urnieta. Lar,31. 16:00
Gomazko paleta
Seniorrak (Emakumea Pilotari)
Karmele Urbistondo-Arantxa Goenaga
Aginaga. Lar,31. 17:30
Eskuz binaka, Alebinak
Larramendi Andoain 6- Egape Urnieta
Andoain. Lar,31. 18:30
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 1- Alde Zaharra 2
Urnieta 3- Hondarribiako 2
Urnieta. Ig,1. 11:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!