Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 18:12

GIPUZSALA 4–3 EUSKALDUNA
Golak: Oskar “Latigo” Lasa, Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta  (2).
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Derby polita ikusi zuten larunbatean Astigarragara gerturatu ziren zaleek. Denetik izan zen: golak, kanporatutako jokalariak, faltak, penaltyak, ika-mikak.... Nolanahi ere, nabarmendu behar da jokalarien arteko giro ona behin partida amaitu eta gero. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat. Kantxa erdian galdutako baloi bati esker eta kontraeraso bikain batekin Astigarragakoak aurretik jarri ziren markagailuan. Andoaindarrek lehen zatia amaitzeko kantxa osoko presioa  ezarri zuten, honela baloi bat lapurtu eta Lasak bakarkako jokaldi bikain batekin andoaindarren berdinketaren gola egin zuen. Bigarren zatian ohi bezala andoaindarrak lokartuta atera eta etxekoak egin ziren baloiaren jaun eta jabe. Nagusitasun hau, ordea, hiru minutukoa izan zen andoaindarrak esnatu ziren arte. Urdiñak behin eta berriro ailegatu ziren eta falta bidez Urdapilleta atezainak maixuki lortu zuen bigarren gola, Astigarragakoen hesia ekidinez eta gol bikaina sartuz. 1-2koarekin andoaindarrek bi aukera oso garbi eduki zituzten partida erabakita uzteko baina ez zituzten aprobetxatu. Ondoren urdiñen jokalari baten kanporaketa egon zen eta Gipuzsalakoek ederki baliatu zuten egoera. Behin 2-2koarekin partida erabat hautsi zen eta andoaindarrek bi kontraerasotan baloia galdu eta galera hauek Astigarragakoek ez zituzten barkatu.  Partida amaitzeko bost minutu falta zirela penalty baten bitartez Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak 4-3koa ezarri zuen markagailuan. Bost minutu hauetan Astigarrakoak defentsan gotortu ziren.

EUSKALDUNA 6–1 rangers
Golak: Eneko Berrueta (2), Julen Torregaray (3) eta Iker Abadia.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Sailkapeneko laugarren taldearen aurka garaipen erraza eskuratu zuten. Tentsio handikoa izan zen, baina hori horrela izanik ere seriotasun handiko jokoa erakutsi zuten lehen zatian (3-1).
Urdiñen garaipenaren sekretua bi elementu hauetan kokatu beharra dago: Defentsa eta kontraerasoa. Garaipen honekin sailkapenaren bigarren postuari eusten dio. Iker Abadia jokalariak Euskadiko selekzioarekin lagunartekoa jokatzeko deia jaso du. Animo eta zorionak!

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Pref–Real Union
Larunbata, 31. 16:30, Allurralde.
Ordizia–Euskalduna Jub
Igandea, 02.16:00, Ordizia.
Euskalduna Kad 1A–Urnieta
Larunbata, 31. 18:30, Allurralde.
Intxaurrondo–Euskalduna Kad 1B
Larunbata, 31. 15:30, Matigoxotegi.
Euskalduna InfF11– Sto. Tomas
Larunbata, 31. 12:00, Allurralde.
Euskalduna KadF8N– Aloña Mendi
Igandea, 02. 11:30, Allurralde.
Euskalduna Areto Nac.B–Jarrilleros
Larunbata, 31. 19:15,  Allurralde.
Euskalduna Areto 3M–Zarauztarrak
Larunbata, 31. 17:15, Arrate.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!