Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 18:11

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Ereintza 24–22 L.ERNIO SenM
Leizaran SenN 27–23 Jarrilleras
Leizaran KadM 38–32 Aloña Mendi
Aloña Mendi 8–11 Leizaran”A” InfN

ASTEBURUKO PARTIDAK
Ernio SenM–Elgoibar
Allurralde. Larunbata, 31. 16:00.
Leizaran SenN–Pulpo
Allurralde. Larunbata, 31. 17:30.
Zarautz “B”–Leizaran JubN
Zarautz. Igandea, 1. 10:00.
Irungo Gaztiak–Leizaran JubM
Irun. Igandea, 1. 10:15.
Zarautz”B”–Leizaran InfM
Zarautz. Larunbata, 31. 11:15.
Leizaran”A” InfN–Zarautz”E”
Allurralde. Larunbata, 31. 09:30.
Zarautz”B”–Leizaran “B” InfN.
Zarautz. Larunbata, 31. 10:15.

EREINTZA 24–22 LEIZARAN ERNIO
SENIOR MUTILAK. Bi aurpegiko partida, lehenengo zatian andoaindarrak joko bikaina egin zuten eta bost goletako abantailarekin ere izan ziren. Erasoan zein defentsan oso ongi aritu ziren Leizarangoak eta atsedenaldira 9-13 aurretik iritsi ziren. Bigarren zatia hastearekin batera beste partida bat hasi zela zirudien, Ereintzakoak abantaila murrizten hasi ziren eta aurretik jartzea lortu zuten.

LEIZARAN 38–32 ALOÑA MENDI
KADETE MUTILAK.  Atsedenaldira andoaindarrak hiru goletako aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatian abantaila hori mantendu eta partida kontrolpean izan zuten, bi puntuak etxean utziz.

LEIZARAN 27–23 JARRILLERAS
SENIOR NESKAK. Bi taldeak irten ziren kantxara gogo biziz eta norgehiagoka handian aritu ziren. Azken hamar minutuetako jokaldiei esker andoaindarrek merezitako bi puntuak eskuratu zituzten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!