Erreakzioak:
- Mikel Izagirre: “Autobus zerbitzu hau martxan jarriko da, Aldundiaren 2008rako aurrekontuak onartu ahal izateko Ezker Batua-Berdeak taldeak egindako eskaeretako bat izan zelako”
- Herme Gonzalez: “EAJak zerbitzu hau eskatuz aurkeztutako mozioaren ondotik, eta gure taldearen eskariz, udalak proposatu zion Aldundiari gure herria ere zerbitzu berri honetan sartzeko”
- Maribel Vaquero: “EAJtak uztailean Aldundiari autobus zerbitzu hau jartzeko eskatuz Urnietako udalean aurkeztu, eta guztien aldeko botoa jaso zuen mozioari esker jarriko da martxan”
Ezker Batua eta Aldundiko Gobernuaren artean, 2008ko aurrekontuak onartzeko lortutako akordioan jasotzen zen Astigarraga, Hernani, Lasarte Oria eta Usurbilen arteko zerbitzua martxan jartzea, eta iazko uztailean EAJak Urnietako udaletxean aurkeztu zuen mozio bat, Urnieta eta Lasarte Oria arteko autobus zerbitzu bat eskatuz. Mozio hark alderdi guztien baiezkoa jaso zuen, eta ondorenean PSEek proposatuta Foru Aldundiari eskatu zitzaion lau herrietako aurreikusten zen zerbitzuari, Urnieta gehitzea. Eta azkenean Buruntzaldeko bost herriak (Andoain kanpo geratu da) elkartuko dituen zerbitzua martxan jartzea erabaki du Aldundiak.