Oria merkatal elkarteko zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 28a, 14:11

Oria merkatal elkarteak joan zen abenduan antolatu zuen zozketan sei sari zozketatu ziren bezeroen artean. Horietako hiru emateko zeuden oraindik eta elkarteko kideek dagoeneko banatu dituztela jakinarazi dute. Hauexek 200 euroko baleak eskuratu dituzten zenbakiak: 6178, 10000 eta 4539. Irabazleak, berriz, Mari Karmen Irastorza (Amasa-Villabona), Mari Asun Otegi (Asteasu) eta Mari Anjeles Arizkorreta (Amasa-Villabona).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!