Dagoeneko bederatzi kilo galdu ditu Jon Lizarribar Lasarte, estatu frantziarreko Touloungo espetxean dagoen Urnietako preso politikoak. Pasa den urtarrilaren 12an gose greba mugagabeari ekin zion, jarri zioten zigorra datorren otsailaren 4an beteko baitu eta amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, aipatu estatutik kanporatu, eta atxilotua eta torturatua izateko arrisku larrian jarriz.
Ordutik, egoera salatzeko herritarrak ostiralero iluntzeko 20:00etan elkarretaratzean biltzen dira Mikaela Enea parean. Gaur, 19:00etik aurrera udaletxean burutuko den ohiko osoko bilkuran Lizarribarren egoerari lotutako mozioa tratatuko dute udal ordezkariek.