Otsailaren 8an, Sunbillatik Lekarozera mendi ibilaldia antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. Sunbillatik abiatuko dira (90m) eta Suspiro muinora igoko dira lehenik (412m). Behin Bertizeko ingurura gerturatuta, ez dute ibilaldiaren bukaera arte utziko. Iñarmeaka (637m), Añolatz (645m), Aizkolegi (841m) eta Legate (870) mendiak zeharkatuko dituzte Lekarozera (240m), helmugara iritsi aurretik.
22 kilometroko ibilbidea burutzeko sei ordu inguru beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek.
Izena emateko, beti bezala, 943 694 458 (Bea) edo Aizkardiko egoitzan ostegun iluntzetan, otsailaren 5a baino lehenago.
Irteera Olaederra kiroldegiaren paretik izango da, 07:30etan.