Elurra, izotza, haizea, euria..., gogor doa aurtengo negua. Azken egunetan egin duen etengabeko euriaren eta duela gutxi botatako elurrak urtzearen ondorioz, errekak indarrean datoz. Puntu batzuetan baita ateratzeko arriskuan ere. Hara hemen Zizurkil eta Villabonan gaur arratsaldean ateratako argazkiak.
Udal langileek Villabonako herri sarrera itxi egin dute. Kale Berrian ura ateratzen hasi izanaren ondorioz, Txermin auzora desbideratu dituzte Donostia aldetik datozen autoak.