Eguraldiak baldintzaturiko hilabetea izaten ari da urtarrilekoa. Denboraleak bata bestearen atzerik datoz: elurtea lehenik, haizetea ondoren eta egun hauetan euritea. Zumea kalearen atzekaldea, kasu hauetan ohiko izaten denez, urez gainezka dago. Oria ibaiak eta Leitzaran errekak bat egiten duen tokian, Santa Krutz ermitan, ikuspegi ikusgarria eta arriskutsua sortu da.