“Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna - 2009” iragartzeko kartel Lehiaketarako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:50

“Martxoak 8:  Emakumearen Nazioarteko Eguna - 2009” iragartzeko kartel Lehiaketarako deialdia egiten du Andoaingo Udalak.
 
Lehiaketan Andoain, Aduna, Asteasu, Villabona, Larraul eta Zizurkilgo 16 urtetik gorako nahi duen pertsona orok parte har dezake.
 
65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta neurri hauei egokitu beharko zaie marrazkia. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: “Martxoak 8 -Emakumearen Nazioarteko Eguna. Andoain 2009”. Koloretan eginda aurkeztuko dira
lanak.
Lehiakide bakoitzeko ezingo dira hiru lan baino gehiago aurkeztu eta, hauek, eduki eta  ideiari dagokionez,  originalak izan beharko dute.
 
Lanak Bastero Kulturgunean, Otsailaren 12an aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 13:00 orduetara, lan bakoitzarekin batera kartazal itxi bat ere entregatu behar delarik. Kartazalaren barruan autorearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira, eta kartazalaren kanpoaldean eta kartelaren atzealdean egilearen adina eta lema.
 
Epaimahaia Kultura batzordearen eta Gizarte Zerbitzuetako batzordearen ordezkari banak eta plastika arloarekin zerikusia duten 3 ordezkarik osatuko dute, eta bere erabakia apelaezina izango da. Erabakia prentsaren bidez jakinaraziko da, baita sari-banaketaren eguna eta ordua ere.
 
 
Sari bakarra izango da, 330 eurokoa. Halere, baldin eta aurkeztutako lanen artean, epaimahaiaren iritziz, saria merezi lukeenik somatuko ez balu, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango du.
 
Saritutako kartela Andoaingo Udalaren jabetzapean geratuko da eta erreprodukzioak nahi hainbat egin ahal izango ditu. Hauek egoki deritzon publizitate lanetan erabili ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan autoreek ez dute inolako murtzilorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru-kopururik jasotzeko ere.
 
Sarituak izan ez diren lanak martxoaren 16tik 26ra (biak barne) jaso ahal izango dira. Behin epe hori iragan ondoren, autoreek obrak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da eta, ondorioz, batzordea bilakatuko da berauen jabe, interesdunek ez dutelarik inolako murtzilorik aurkeztu ez eta ere inolako kalte-ordainik eskatu ahal izango.
 
Lehiaketan parte hartzeak, oinarriok erabat onartzea dakar berekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!