Zumeatarra elkartearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urtarrilaren 21a

Rosa Luena, Mikel Unanue, Leire Goenaga, Iñaki Moreno, Joxe Mari Etxeberria, Javier Gallo eta Javier Soto Zumeatarrako kideak pasa den igandean
IV. Araitz-Beteluko Herriarteko Krosean irten ziren.
Rosa Luenak hirugarren postua lortu zuen Emakumezko Beteranoen mailan eta hortaz podium gainera igotzea lortu zuen. Bestalde, honela geratu zen sailkapena mailaz maila: Gizonezko Seniorretan: Joxe Mari Etxeberria (31:42) 54. postuan eta Iñaki Moreno (35:03) 109. postuan.  Emakumezko Seniorretan Leire Goenaga (42:20) 11. postuan. Eta, azkenik, Beterano Gizonezkoetan Mikel Unanue (29:36) 6. postuan, Javier Gallo (34:47) 40, postuan eta Javier Soto (37:41) 59. postuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!