Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:47

SASIKOA 4–3 EUSKALDUNA
Golak: Iker “Enjuto” Matute,Maikel "Pitbull" Fernandez  (2).
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Irteera zaila benetan aste honetakoa, andoaindarrentzat. Durangoraino joan ziren kategoriako liderraren aurka partida jokatzeko. Partida hauetan Euskaldunakoak hazi egiten dira, joko bikaina erakutsiz. Asteburu honetakoa ez zen partida bikaina izan, baina liderrak garaipena eramateko asko izerditu zuen. Lehen hamar minutuetan durangarren hiru jaurtiketek sarean amaitu zuten, markagailua 3-0ekoan geratuz. Honelako talde baten aurka oso zaila da altxatzea, baina orduan azaldu zen andoaindarren kasta eta lehen zatiko azken hamar minutuetan bi gol sartzea lortu zuten  Iker "Ramirokuei" Ramirezen paseei esker.
Atsedenaldira 3-2ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian andoaindarrak erabat kontzientziaturik atera ziren partidari buelta emateko baina bigarren zatiko lehen minutuetan durangarrak beren laugarren gola sartu zuten kanpoko jaurtiketa bati esker.
4-2koarekin durangarrek baloia ederki mugitu zuten. Urdiñek ez zuten etsi eta kantxa guztian presioa eginez baloia ederki lapurtzen zuten eta aukera anitz izan zituzten, baina, ez zuten golik lortu. Bost minutu falta zirela atezain jokalari taktika erabiltzen hasi ziren eta honako jokaldi batean bere kontuko bigarrena sartu zuen, markagailua 4-3an jarriz bi minutu faltan. Bi minutu hauetan hainbat aukera izan ziren bai alde batetik zein bestetik, baina, markagailua ez zen gehiago mugitu.
Hurrengo astean derby bikaina dute andoaindarrek, Astigarragan Gipuzsala taldearen aurka jokatzen baitute.

ORDIZIA 4–3 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!