Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:47

EUSKALDUNA FUTBOL TALDEA
EUSKALDUNA 1–2 PASAJES
Gola: Javi Duque.
REGIONALA. Porrot berria. Ohiko bilakatzen ari da lehen minutuetan galbidera eramatea partida. Urdiñen gola aurkarien abantaila mozteko aproposa izan zen, baina ezin izan zen markagailuari buelta ematea. Azken minutuetan alperrikakoa izan zen Euskaldunakoek ezarritako presioa.

HONDARRIBI 1–EUSKALDUNA 2
Gola: Javi Duque.
OHOREZKO JUBENILAK. Garaipen garrantzitsua denboraldi bikaina borobiltzen joateko. Jokalari asko etxean geratu arren, lantaldeak aurrera atera zuen etxetik kanpo jokatutako partida. Azken minutuetan intentsitatea handia izan zen.
Azken hamar minutuetan denetik gertatu zen: Josu Dominguezek penaltia geratu zuen, Asier Extremerak eta Iñigo Fernandezek gol bana sartu zuten, Oiartzun zelaitik bota zuen epaileak eta azken jokaldian Hondarribikoek gola sartu zuten.
Etxekoak erasokor agertu ziren eta urdiñak aldiz sendo eta kontraerasoan bizi-bizi. Txapela kentzeko moduko denboraldia egiten ari dira David Bejaranoren mutilak.

EUSKALDUNA A 3–1 baskonia
Gola: Joanes Iturrarte, Axel García eta Alvaro Toledo.
KADETEAK. Garrantzi handiko hiru puntu. Lehen zatia onoa izan zen, bigarrena aldiz apala eta intentsitaterik gabekoa.

AITZGORRI 4–2 EUSKALDUNA B
KADETEAK. Seguratik merezi gabeko porrota jaso zuten. Epailearen erabakiek partida baldintzatu zuten eta aldeko emaitza izan zitekeena kontrakoan bilakatu zen.

ORIOKO 1–0 EUSKALDUNA
INFANTILAK. Maila hobea duen taldearen aurka joko polita erakutsi zuten. Partida hasi eta berehala jaso zuten aurkako gola. Oriotarrak oso ondo antolatuta irten ziren zelaira.

EUSKALDUNA 1–5 tolosa
KADETEAK F8, NESKAK. Porrota talde on baten aurka. Kalitateak erabaki zuen partida.

INTXURRE 8–3 EUSKALDUNA
INFANTILAK F8, NESKAK.

UROLA 1–8 EUSKALDUNA
ALEBINAK. Partida bakoitzeko garaipena eskuratuz doaz, sekulako denboraldia eginez. Jokoa, gainera ikusgarria da.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Baskonia–Euskalduna Pref
Larunbata, 24.17:30, Martutene.
Euskalduna Jub–Union Txiki
Larunbata, 24.17:15, Allurralde.
Euskalduna Kad 1B–Idiazabal
Larunbata, 24.15:30, Allurralde.
Euskalduna Inf1– Aloña Mendi
Igandea01-25. 11:30, Allurralde.
ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Inf.F11– Antigua
Larunbata, 24.12:30. Allurralde.
Euskalduna Inf.F8–Urnieta
Larunbata, 24. 11:15, Allurralde.
C.Nogales–Euskalduna Areto Nac.B
Larunbata, 24.18:00, Astigarraga.
Euskalduna Areto 3M– P.Rangers
Larunbata, 24. 16:00, Allurralde.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!