Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:46

URNIETA 40–37 MUNDARRO
JON PAGOLA. TRINKETA BANAKA. SENIORRAK. Albiste ezin hobeak Pagolarentzat, finala jokatzeko aukera izango baitu eta maila gorenera igoko baita gainera, azken jardunaldia irabazi ostean. Partida ez zuen oso ondo hasi urnietarrak, Astigarragako aurkaria tarte handiz aurreratu baitzen markagailuan. Baina Jonek egoerari aurre egin eta aurkariarekiko zuen abantaila tartea txikitzen joan zen. Mundarroko Zubiarrain kirolariaren tanto kopurura ailegatzeko, partidako azken txanpa jokatzen ari ziren. Baina azkenean; 36-35 Pagolaren alde. Azken tantoak erreskan egin zituen urnietarrak, bertaratu ziren zaletuen poztasunerako. Finala, Villabonako Behar Zana taldeko kide Esnaola beasaindarraren aurka jokatuko du. Denboraldi honetan bere aurka soilik galdu du. Hain zuzen, bost norgehiagoketatik lau irabazi eta aipatutako neurketa galdu baitu. Aurkaria da txapela irabazteko faborito nagusia, baina ia oraingoan aurre hartzen dion urnietarrak.
Gogoratu beharra dago, iaz binakako modalitatean, Mikel Garmendiarekin txapeldunorde amaitu zuten. Mikelek Artetxe Lasarte-Oriako pilotariarekin batera, jubenil mailan Txaruta nafarren aurkako norgehiagoka irabazi berri du. Partida orekatua izan zen erabat. Zorte kontua baino ez zen. Azkenean urnietarra nagusi.

URNIETA1 18–2 HERNANI3
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. INFANTILAK. Aurkariaren pilota bizia baliatuta, ez zuten erresistentzia handirik izan partida irabazteko. Imazek sakeekin estutu zituen hernaniarrak eta Ezenarrok segurtasun handiz jokatu zuen neurketa.

GAZTELEKU 18–1 URNIETA2
SERGIO ODRIOZOLA-CAMILO RUIZ. INFANTILAK. Ez zuten egoki jokatu urnietarrek, maila askoz handiagoa zuten aurkarien aurrean. Tentsio handirik gabe lehiatu ziren.

AZKOITIKO2–URNIETA3
MANEX OTEGI-ODEI IBARGOIEN. INFANTILAK. Azkoitiako pilotari bat gaixo zegoenez, bertan behera geratu zen Otegi eta Ibargoienentzat estrainekoa behar zuen neurketa.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Seniorrak
Urnieta-Gazteleku
Urnieta.Ost,23. 20:15
Trinketa eskuz banaka, Seniorrak
Jon Pagola-Behar Zana (finala)
Irura. Lar,24. 13:30
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 3-Alde Zaharra 1
Urnieta-Landare
Urnieta. Lar,24. 11:15
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1-Gure Txeru
Urnieta 2-Azkoitiko 3
Urnieta 3-Hernani 2
Urnieta. Lar,24. 16:00
Eskuz binaka, Jubenilak
Artetxe-Mikel Garmendia /
Sukia-Arratibel
Doneztebe. Ig,25. 10:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!