Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:46

URNIETA KIROL ELKARTEA
BETI ONA 2–4 URNIETA
Golak: Iker Gorjon (2), Xuban Ezeiza, Ander Yeregi.
INFANTILAK. Urnietako gaztetxoenek partida bikaina burutu zuten Oreretan. Norgehiagokaren hasieran joko zoragarria burutu eta aukera pila bat izan zituzten. Hauetako batean, Gorjonek txapela kentzeko moduko gola lortu zuen baloia atezainaren gainetik bidaliz. Handik gutxira, berriro ere bera izan zen goleatzailea. Tamalez, urnietarren atera egindako jaurtiketa bakarreran ondorioz, etxekoak aldeak murriztu zituzten atsedenaldira iristeko gutxi falta zela. Bigarren zatia orekatuagoa izan arren, gure jokalariek izan zituzten aukerarik garbienak. Horrela, Jon Diezek baloia zelai erdian hartu, Iker Gorjoni baloia sakonean sartu, honek Xuban Ezeizari pasa eta kapitainak gol polita lortu zuen. Ordea, handik gutxira, Beti Onak bere bigarren gola lortu zuen, partidari urduritasun puntu bat ezarriz. Zorionez, Ander Yeregik sarea puskatzeko moduko jaurtiketa baten bidez partida guztiz itxi zuen.

URNIETA 2- 3 S.TOMAS LIZEOA
Golak: Juankar, Aro.
KADETEAK. Ez zen partida ikusgarria izan larunbat goizean Urnietan jokatutakoa. Zelaian ondo kokatu gabe, eta jokoa sortzeko arazo handiekin hiru puntuek Donostiarako bidea hartu zuten. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian 0-2 galtzen hasi, eta bina berdindu ondoren, bisitariek 10 jokalarirekin hirugarren gola egin eta irabazteko gai izan ziren.   

URNIETA 10-0 AMARA BERRI
Golak: Aitor Beldarrain (2), Ander Paco, Dani (2), Aitor Aramendi, Endika (2),Yeray, Asier Paco.
JUBENILAK. Markagailuak ondo adierazten duen moduan, talde bakarraren jokoa ikusi genuen zelaian. Partida hastearekin batera, golak ere iristen hasi ziren, bata bestearen atzetik, eta atsedenaldira sei goleko errentarekin joan ziren. Bigarren zatian, jokoak bide berdinetik jarraitu zuen, eta gorritxoek beste lau gol eginez hiru puntuak erraz lortu zituzten.

URNIETA 2–2 INTXAURDI
NESKAK.

SANPEDROTARRA 4–1 URNIETA
Golak: Gorka Pardavila.
ERREGIONALA. Jokalari gorritxoek itxura penagarria eman zuten Pasaian eta merezimendu osoz galdu zuten. Urnietarrek izandako jarrera oso eskasa izan zen eta etxekoek ez zuten hiru puntuak lortzeko arazorik izan. Lehen gola, lehen zatiko erdialdean iritisi zen, Urnietak ateratako korner baten ondorengo kontraerasoan. Horrela,  atsedenaldira Pasaiakoak aurretik iritsi ziren. Bigarren zatia ere tamalgarria izan zen. Aurkarien bigarren gola korner baten ondorioz heldu zen. Zorionez, Pardavilak buruz gol bikaina sartu eta markagailua estutu zuen. Hala ere, gorritxoek beste bi akats egin eta bi gol gehiago jaso zituzten.

 

Asteburuko partidak
URNIETA ERREGIONALA–Touring
Urnieta. Larunbata 24. 17:00.
Touring–URNIETA NESKAK
Fanderia. Larunbata 24. 15:30.
URNIETA JUBENILAK
Atsedena.
Baskonia–URNIETA KADETEAK
Martutene. Larunbata 24 . 10:30.
URNIETA INFANTILAK–Martutene
Urnieta. Larunbata 24. 09:45.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!