HAUTAGAI EZAGUNAK
Espainia mailan PP eta PSOE alderdien alternatiba gisa sortua, ekainean izango diren Europar Batasunerako hauteskundeei begira emaitza onak aurreikusten dituzte. Hainbat inkestari erreparatzea besterik ez dago. Lehenago, martxoaren 1ean, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak burutuko dira. Lehen ekitaldi esanguratsua Andoainen burutuko dute. Terrorismoaren biktimek garrantzia handia dute alderdiaren egituran. Alderdiak jakinarazi duenez EAEko hauteskundeei begira, Gipuzkoako hautes zerrendan Pilar Ruiz eta Estibaliz Garmendia Joseba Pagazaurtunduaren ama eta alarguna aurkeztuko dira.
Igandean Andoainen jendetza biltzeko ahaleginetan ari dira. Webgunean agertzen denez, Madriletik irtengo den bus zerbitzua antolatu dute. Doakoa izango da bidaia.