Unanibia, itxuraldatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:42

Azaroko eta abenduko euri jasa etengabeak Unanibiko zubipean ziren bi hondartza txikiak desagertaraztea eragin du. Andoaindarrentzat hain maitatua den paisaia, beraz, itxuraldatuta dago. Leitzaran erreka gutxitan bezala hazi zen orduan, aurretik eraman zituen betidanik hor dauden bi hondartzatxoak. Berezkoa duen edertasunetik galdu du pittin bat, hortaz, askoren ustez Andoainek daukan parajerik erakusgarrienak, postaletan jartzeko aproposenak, Go!-azen filmako eszenarik erromantikoenak errodatzeko ere hautatu zen lekurik idilikoenak. Itxura zatartu izanaz gainera, parajeaz gozatzeko hondarrak ematen zuen aukera hori ere galdu egin da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!