Ehize xeheko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 21a, 18:39

Santa Krutz elkarteak antolatuta, datorren larunbatean, urtarrilak 24, Adarra mendiko zelaietan jokatuko da ehiza xeheko txapelketa. Goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko ordubiak inguru arte luzatuko da txapelketa. Ondoren, Besabi jatetxean sari banaketa egingo da. Faisaiak eta eperrak ehizatu beharko dituzte, eta lehenengoen pieza bakoitzeko 100 puntu jasoko badituzte, 110 puntu jasoko dituzte botatako eper bakoitzeko. Irabazleak Santa Krutz elkartea ordezkatuko du zonaldeko txapelketan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!