Villabonatik Zubietara Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 19a, 10:59

Datorren igandean, urtarrilaren 25ean, goizeko irteeren atalari hasiera emango dio Aizkardi mendi elkarteak. Lehenengo irteera, Villabonatik abiatu eta Zarate eta Andatzako gainak zeharkatu ondoren, Zubietan amaituko da. Parte hartu nahi duenak ez du izenik eman behar. Nahikoa da datorren igandean 08:30etan Olaederra kiroldegiaren aurrera azaltzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!