Leherketa Santa Barbara mendiko errepetidorean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 16a, 09:18

Aurrez inongo abisurik izan gabe, gaur goizaldeko ordubata aldera leherketa bat izan da Hernaniko lurretan kokaturiko Santa Barbara mendiko gailurrean dagoen errepetidorean. Ez da zauriturik izan, eta ertzantza eguna argitu zain dago zenbateko kalteak izan diren ikusteko. Leherketa honen ondorioz, telebistako seinakea modu analogikoan jasotzen duten Urnietako hainbat etxetan seinalerik gabe gelditu dira.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!