Euskara ikastaroak, aek-ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 13a, 13:20

Urte berriarekin batera Andoaingo AEK euskaltegiak euskara ikasi edo bere euskara maila hobetu nahi duenarentzat matrikula-epea irekita dagoela jakinarazi nahi du.
Ondorengo ikastaroak eskaintzen dituzte:

Andoainen
- Astelehenetik ostegunera iluntzeko 18:00etatik 20:30era 9. urratseko taldea.
- Astelehenetik ostegunera iluntzeko 18:00etatik 20:30era 1. urratseko taldea.
- Astelehenetik ostegunera 19:00etatik 21:30era 4. urratseko taldea.

- Astearte eta ostegunetan eguerdiko 15:30etik 17:00etara EPAko ikasle ohien taldea.

Zizurkilen
- Astelehenetik ostegunera 10:00-12:00
- Astelehenetik ostegunera 15:00-16:30

Amasa-Villabonan
- Astelehenetik ostegunera 10:00-12:00

Iruran
- Astelehen, astearte eta ostegunetan 15:00-17:00

Bestalde, Andoaingo AEK euskaltegiak Andoaingo Udalaren laguntzaz IK@sgela egitasmoa jarri du abian laugarren urtez. Egitasmo hau,  taldetan sartu ezinik geratu diren andoaindarrei eman dakiekeen irtenbidea izateaz gain, bakarka lan egitea gustuko dutenenentzat ere aukera paregabea izan daiteke:

Ik@sgela egitasmoak ere hainbat aukera ematen die ikasleei:

- Ez dago egunero euskaltegira joan beharrik.
- Ordutegia eta erritmoa ikasleak berak aukeratzen du.
- Ikasleen arabera helburu pertsonalizatuekin lan egiten da.
- Azken teknologietan oinarritutako metodologia da nagusi.
- Ikasle bakoitzaren ingurune hurbilarekin harreman zuzena lantzen da.

Aukera hauetaz gain, ikasle bakoitzak tutore/ aholkulari pertsonal bat izango du bere ibilbidea egiten lagunduko diona eta mintzamena ere landu nahirik hainbat mintzasaio antolatu dira beste ikasleekin batera. Bestalde, lan hau guztia BOGA deritzon programa informatiko batekin osa daiteke ikasleak hala nahi badu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, euskaltegira bertara hurbil zaitezkete
(Extemadura kalea 5 behea) edo telefono honetara dei dezakezue: 943-591704 edo andoain@aek.org


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!