Korrika 16 martxoaren 26an hasiko da Tuteran eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 5ean. Beterri-Aiztondo eskualdetik apirilaren 2an pasako da.
Korrikak urtero atera ohi ditu janzteko mota guztietako arropak: kamisetak, nikiak, jertseak... eta, arropa hori dagoeneko salgai dago Andoaingo LI dendan, Kale Nagusian, eta bertan egongo da Korrika amaitzen den arte.
Andoaingo aek-k Korrika batzordeen bilerak berehala hasiko dira jakinarazi dute, "herritar guztiak animatu nahi ditugu Korrika batzorde horietan parte hartzera, izan ere, bertan erabakiko dira egingo diren jarduera guztiak".