Jon Lizarribar Lasarte, preso politiko urnietarra, gose greba mugagabean
aurkitzen da joan den urtarrilaren 12az geroztik.
Jon Lizarribar Toulongo espetxean dago (Frantzia) eta ezarritako zigorra
datorren otsailaren 4ean beteko du. Frantziako gobernuak espultsatu egingo
du, atxilotua eta torturatua izateko arrisku larriak jarriz.
Askatasunak zera adierazi du:
"Honakoa, Frantziako gobernuak euskal preso eta iheslari politikoen kontra
erabiltzen duen prozedura bidegabea da, prozedura judizialetik kanpo dagoena
eta inkomunikazioa zein torturaren kontrako bermeak saihestea bilatzen
duena.
Jonek, beste edozein euskal herritar, preso zein iheslari bezala, Euskal
Herrian libre bizitzeko eskubidea du.
OSTIRALEAN KONTZENTRAZIOA 20:00TAN SAN JUAN PLAZAN".