Aizkardi mendi taldeak Ezkurra-Sunbilla mendi ibilaldia antolatu du urtarrilaren 18rako. Ezkurra herritik abiatu eta Iruñarri (1051 m), Lexarburu (916 m) eta Lizartxeta (949 m) mendiak zeharkatu eta gero, Loitzate (1048 m), Ekaitza (1047 m) eta Mendaur (1131 m) mendietara igoko dira mendizaleak. Handik Sunbilla herrira jaitsiko dira.
28 kilometroko ibilbidea egiteko zazpi ordu beharko direla estimatu dute antolatzaileek. Izena emateko 943 694 458 telefono zenbakira deitu behar da (Joxan). Aizkardiren egoitzan ere eman daiteke izena. Epea: urtarrilak 15.
Irteera Olaederra kiroldegiaren aurretik izango da, 07:00etan.