Gatza elurteari eta izotzari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 8a, 16:59

Ostegun goizean elurra mara-mara ari zen Andoainen eta, oro har, eskualde osoan. Beharginak gatza botatzen ari ziren herriguneko hainbat tokitan. Bereziki, irrist egiteko arrisku gehien dagoen lekuetan, hala nola, eskilaratan eta zebrabideetan.
Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, herrigune osoan zainketa lan berezia egiten ari da. Arazoak sortzen diren guneetara beharginak deitzen dituzte. Errepidean, Goiburura igotzeko arazoak saihesteko gatza ere bota behar izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!