Lizaso-Irureta Altzan txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 8a, 11:28

Iragan Errege egunean, Altzan, Gabon torneoko finalak jokatu ziren eta Behar-Zanako Iñaki Lizasok jokatu zuen Beasaingo Iñigo Irureta lagun zuela.
Final-erdietan, Ollo-Mariñelarena bikote nafarra 22-16 irabazi ostean, finalean sartu eta Larrañaga azpeitiarrari (Euskal Ligako txapelduna 22 urtez azpikoetan) eta Lopez bizkaitarrari (orain bi aste Euskal Herriko eskuz binakako Eliteko txapelduna) ongi irabazi zien. Azken emaitza 22-16koa izan zen eta ongi aritu ziren bi irabazleak.

Aranburu eta Iraeta Gipuzkoako 3. mailako txapelaren bila
Bestalde, bihar gauen, urtarrilaren 9an, Amasako pilotalekuan Senior 3.mailako finala jokatuko dute Behar-Zanako Ander Aranburuk eta Arkaitz Iraeta bikoteak Arrasateko Agirre-Uribarren bikotearen aurka. Jada, mailaz igota dauden arren, txapela irabazten saiatuko dira.
*Finala 21:30etan hasiko da eta partida bakarra izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!