Giro polita Oinkariren Kantinan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 7a, 18:08

Oinkari dantza taldeak Eguberrietarako Olaederra kiroldegiko tabernan zabaldu zuen Kantina arrakastatsua izan da.

Afaria, dantzaldiak, kontzertuak…, ekintza ugari antolatu zuten eta arduradunak pozik eta gustura azaldu dira herritarren erantzunarekin. “Oso balorazio ona egiten dugu, erantzun ona jaso baitugu. Jende asko bildu da kantinan eta giro ona sortu da. Hurrengo urtean lokal horri bestelako erabilerarik ematen ez bazaio behintzat, berriz irekitzea gustatuko litzaiguke”. Ekintzaren bat aipatzekotan, Kataluniako Scatacrak taldeak emandako kontzerta aipatu du Eneko Arteaga dantza taldeko arduradunak. “Oso giro ona sortu zen. Gure Txokoa Oroituz jaia ere polita izan zen. Aurretik 61 lagun bildu zen afaltzera”.
Bestalde, Oinkari dantza taldeko arduradunek 241 dantzariei ondorengo mezua jakinarazi nahi die, “entsegu lokalik gabe geratu garenez, aste honetako entsegu guztiak bertan behera geratuko dira. Udalaren eskutik berri gehiago izatean jakinaraziko zaizue. Barkatu eragozpenak”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!