Aiurriko harpidetza-saria ordaintzeko garaia heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 7a, 17:36

Eskuz nahiz banketxeen bitartez ordaindu beharko da 2009 urteari dagokion harpidetza-saria.

Urteko lehen bi hilabeteetan Aiurri aldizkariko harpidetzaren inguruko kobraketa aurrera eraman nahi da. Adminsitratzaileak, ahal dela, otsailaren hasieran ordainketa gauzatzeko gomendioa egin du.

2 euroko igoera aurtengo harpidetza-sarian
Aurten, 27 eurokoa izango da hapidetza-saria. Azken urteetan kuota bere horretan mantendu dela kontuan hartuta, 2 euroko igoera ezartzea erabaki da. Bestalde, Garbiñe Ugartemendia Aiurriko administratzaile-idazkariak aurreko urteetako ordainketa modua errespetatuko dela gogorarazi du, bestelako agindurik jaso ezean.
Idazkariak gogorarazi duenez, Aiurriko harpidetza-saria ordaintzeko hiru modu daude.

Ordainketaren helbideraketa
Harpidedunaren kontu korrontea izanda, kobraketa modu erosoan egiten da. Harpidedunak banketxearen bitartez jasoko du kobraketaren jakinarazpena.

Ordainketa kontu korrontean

Badira harpidetza-saria banketxera ordaintzera joaten diren harpidedunak. Eskualde osoan Gipuzkoa Donostia Kutxan  egin daiteke diru sarrera.

Eskura egiten den ordainketa
Harpidetzaren ordainketa eskura egiteko, Aiurrik Andoaingo Doktor Huitzi kaleko 15. zenbakian eta Zizurkilgo Karidade-Enea etxean dituen bulegora etorri beharra dago. Astelehenetik ostiralera goizez zabalik daude bulegoak eta arratsaldez etortzekotan, aurrez deitzea komeni da. 943 300 732 (Andoain) eta 943 696 450 (Zizurkil) telefono zenbakietara deitu beharko da horretarako.

Aiurriko harpidetza-saria ordaintzeko kontu korronte zenbakia:
GIPUZKOAKO KUTXA:  2101  0095  51  0010  3694  11
HARPIDETZA-SARIA: 27 euro
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!