Giro ederra eta parte hartze polita izan zen pasa den urtarrilaren 3an ospatu zen eskubaloiko Gabonetako Txapelketan. Usurbil, Elgoibar, Zumaiako Pulpo, Arrate, Beasaingo BKL eta UKE-ko infantil, kadete eta jubenil mailako jokalariek parte hartu zuten. Guztira 180 bat kirolarik, bi norgehiagoka eskenatokitan banatuta; ohi denez, kiroldegian batzuk eta besteak, UKE-k bete duen mende laurden honetan hainbat aldiz oroitarazi eta eskubaloiaren elkartearen hastapenetako partidak jokatu ziren udal pilotalekuan. Garai zaharrak berritzeko aukera izan zen beraz. Goizez jokatu ziren finalerdiak, arratsaldean finalak. Tartean, Egape ikastolan antolatu zen bazkaritarako bildu ziren guztiak. Antolatzaileek aipatzen dutenez, “ikustera joandakoak harrituta geratu ziren parte hartzaileen kirol mailarekin”. Kirolariak ere gustura ziren.
OMENALDIA
Gabonetako eskubaloi txapelketan, urteetan kirol modalitate honen alde Urnietan lan handia egin zuen herritar bat omentzeko tartea ere hartu zen; Jose Manuel Llamazares, eskubaloiko jokalari eta entrenatzaile izandakoa. Gaixotasun batek gure artetik eraman zuen herritarra.