Harpidetza kanpaina hasiko du UKE-k, hilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 7a, 14:57

Urtarrilaren 12tik aurrera, harpidetza berritzeko aukera izango dute beteranoek. Ez direnek aldiz, lehen aldiz egin ahal izango dute kirol instalazioetan.

Lehenago iragarri izan duten bezala, Urnietako Kirol Elkarteak (UKE) urte berri honetarako harpidetza kanpainari ekingo dio. UKE-ko bazkide izan nahi duenak Kirol Instalazioetako harrera tokian jarriko diren izen emateko orria bete beharko du eta 35 euroko ingresoa egin KUTXA-ko honako kontu korronte zenbakian: 2101 0068 73 0002963783. Zenbaki berean 35 euroko diru kopurua sartu beharko dute jada harpidedunak direnek ere. Trukean, guztiek 2009rako bazkide txartel berria jasoko dute. Bazkidetza kanpaina datorren astelehenean, urtarrilaren 12an hasiko da. UKE-tik herrian kirola bultzatu ahal izateko urnietarrei deialdi honekin bat egitera deitzen zaie.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!