Pilota partiden emaitzak eta kartelera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 7a, 14:52

GIPUZKOAKO TXAPELDUNORDE
ATXURBIDE 35-22 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK.
Finalerdietan etxean merezitako garaipena eskuratu ostean, final handira ailegatu bai, baina ez zen posible izan. Azken norgehiagoka jokatu zen lekua, Altzako frontoia, ez zitzaien oso lagungarri suertatu. Iazko denboraldian bezala, aipatu pilotalekuaren txikitasun eta frontis zuriarengatik. Pilotak ere beltzez margotu beharra izaten da. Ez zeuden idiazabaldar aurkarien mailaren azpitik, baina une oro partidatik at egon eta hain beharrezkoak diren aukerarik ez zuten izan. Partida ez zuten irabazi, baina Gipuzkoako txapeldunorde ditugu urnietarrak. Gainera, datorren denboraldirako mailaz igo da herriko boskotea: finala jokatu zuten Xabier Amantegi eta Antton Jauregi, Borja Fernandez, Iñaki Unzalu eta Aritz Zubillaga.

CAMILO RUIZ, ESKUALDEETAKO TXAPELDUNORDE
Eple taldekoaren aurrean 2-0 galdu ostean, Bidasoa, Oarso, Donostialdea, Buruntza, Urola eta Kosta eskualdeetako bigarren urteko infantil mailako txapelketako bigarren postuan sailkatu zen Camilo Ruiz pilotaria. Lehen zatia orekatua izan arren, azkenean Oreretako aurkaria nagusitu zen. Urnietarrak ez zuen egun ona izan baina azpimarratzekoa da, Ruiz egunez egun maila zer modutan hobetzen ari den. Zorionak!

URNIETA 16-40 BEHAR ZANA
JON PAGOLA. SENIORRAK. TRINKETA.
Indar handiko aurkariaren aurrean ezohiko errendimendua erakutsi zuen Pagolak. Markagailuan aurretik joan arren (15-12), ez zituen sake egokiak jaurti, ezta aireko joko on bat burutu ere. Halere, final laurdeneko txartela eskuratu du, taldeko bigarren postuan sailkatu ostean.

KADETEAK. TRINKETA
URNIETA1 30-7 OIARPE7
URNIETA2 30-21 HERNANI6
URNIETA3 12-30 HERNANI1
URNIETA4 7-30 HERNANI1
URNIETA5 29-30 ALDE ZAHARRA2
URNIETA6 19-30 OIARPE2

Aitor Pagola eta Unai Garin bikain. Aritz Lizasok eta Unai Arozenak ez zuten ezer egiterik izan maila handiagoko aurkarien aurrean. Julen Loitegik eskura izan zuen sailkapena. Markagailuan 19-7 emaitzarekin aurreratu zen, baina jarraian beste tantorik ez zuen lortu. Ahetze Etxeberriak jokaldi bikaina burutu zuen. Lehia ikusgarria izan zen. Sakez egindako falta batek eta azken unean txapan jotako jaurtiketa batek ordea, norgehiagoka irabaztea eragotzi zioten. Zorte txarra.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Trinketa banaka, Seniorrak (Gipuzkoako Txapelketako final laurdenak)
Oiarpe 2-Urnieta
Irura. Lar,10. 13:30
Eskuz binaka, Jubenilak
Artetxe-Mikel Garmendia – Labiano-Martinez del Oberena
Larraintzar. Ig,11. 9:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!